XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): alkar-izketak ala-bearrez poliki poliki dijoazelako, eta solaslagunak erabakiak artzeko bide jakin batzuk dauzkanean, ezin beartu ditekelako bide oiek uzten dioten baiño aguroago erabakiak ar ditzan.

Beste kritikalari batzuk konturatuko dira bigarren itunak ez duala gogoan artzen, ibilli luzeko Minuteman gure misilak teorian beintzat errezago jo ta bota litezkela lurrera.

Batzuk diote ez geniola utzi bear Sobiet Batasunari jaurtigailluetan guk irabazi genduan aiña indar irabazten.

Baiña egoera au ez da estrategi izkilluai buruzko alkar-izketen ondorio, ezta guk onartu genitzaken mugaketen ondorio ere.

Indarren antolakeran dagon desberdintasuna ontatik dator: Laterri Alkartuetan eta Sobiek Batasunean militar egitamuen egilleak artzen dituzten erabaki desberdiñetatik.

Guk atera genduan ondorea au izan zan: obe genduala misil txikiagoak euki, leergaillu geiago eta prestaketa ta zeaztasun mailla obea.

Uste det erabaki oiek zuzen artu genituala; baiña, edozeiñetara ere, ez da akordu berririk etorriko, artutako erabakiak goikoz beera jarri ta alde bakoitzaren indarrak berriro erabat antolatuko dituanik.

Estrategi izkilluen mugaketaitunak zera iritxi dezake: estrategi nagusitasunaz arro agertu ezin ba`gindezke ere, jakin dezagula beintzat ez gaudela iñolaz ere besteak baino atzerago.

Nazio-arteko jokaera

Agertu-berri dan beste iritzi batek dio ez gendukela tratutan jarraitu bear, Mosku guk ezetsi ditugun eginbearretan dabillen bitartean, Afrika Sortaldeko gudalanetan esate baterako.

Baiña, nere iritziz, kritika onek ez du benetako logikarik eta ez da oartzen izkillu kontrolerako itunak nolakoak eta zertarako diran.

Sobiet Batasunaren eta Laterri Alkartuen artean izkilluen mugatzeaz egingo dan bigarren akordu batek edo beste edozein akorduk, ez du iñola ere sobieten portaera on baten sari izan bear.

Izkillutzaren kontrol itunetan guk esku-artu bear degu, baiña Laterri Batuak beren buruaren segurantzia babesten dutenean bakarrik.

Au onela izanda, ez ditugu akorduak dakarzkian mesedeak alde batera utzi bear, Sobiet Batasunaren nazio-arteko jokaera guk buruan daukagun ereduaren antzekoa ez dala-ta, beste gabe.

Eta ituna bere izatez gure onerako ez ba`da, ez degu iñola ere onartu bear, naiz-eta Sobiet Batasunak nazioen aurrean ditekenik ondoen jokatu.